Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Musikaire 2025: Olatz Salvador

julio 26

Musikaire 2025 jaialdiaren barruan.

Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da.Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituelarik. 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion.

Orain, bere hirugarren bakarkako lana ‘Zainak eman’ (2024) aurkeztera dator. Soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean konbinatzen dituen albuma da, hain zuzen.

  • Olatz Salvador: Ahotsa, gitarra
  • Mattin Saldias: Gitarra
  • Jagoba Salvador: Baxua, teklatuak
  • Ander Zulaika: Bateria
  • Esti Beraza: Teklatuak, ahotsa

 

Local

Plaza – Elizpea
Elorrio, Bizkaia 032 España