Artista balioaniztunak – konpositorea, abeslaria, idazlea, argazkilaria, artista bisuala… –, oraingoan “Let X=X” izenburudun kontzertua proposatzen du, “Big Science” diskoko piezetako bat oinarri hartuta. New Yorkeko Knitting Factory mitikoaren inguruan sortutako Sexmob taldea izango du lagun, Steven Bernstein, Briggan Krauss, Tony Scherr eta Kenny Wollesenek osatua.