Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaiak 12 urte beteko ditu 2025ean, uztailaren 3tik 7ra. Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxako paisaiak sorkuntza garaikiderako, topaketarako eta emozio partekaturako agertoki bihurtzen dituen diziplina anitzeko jaialdia.
Gaur egungo programazio anitzarekin, Festikale 2025ek berrikuntzan, berdintasunean, iraunkortasunean eta kulturarako sarbidean jartzen du arreta, artisten eta publikoen arteko lotura zuzenaren aldeko apustua eginez. Aurten, jaialdiak lurralde-sarea zabalduko du, eta egoitza berriak jarriko ditu Zuian, Legution eta Burgelun, sormen-mapa horri gune berriak gehituz.
Txotxongilo garaikideak, antzerki bisuala, zinema, zuzeneko musika eta gorputza, objektua eta paisaia uztartzen dituzten proposamenak irakurketa, poesia eta jolasa sustatzeko instalazioekin osatzen dira, adin eta publiko guztientzat. Esperientzia esanguratsuak, eskuragarriak eta eraldatzaileak sortzeko pentsatutako programazioa. Jaialdiak programazio inklusibo eta askotarikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, inguruko errealitateekin hitz egiten duten estilo eta jatorri desberdinetako proposamen eszenikoekin. Artisten eta ikusleen arteko trukea erraztuko duten bitartekaritza-espazioak emango dira.
Festikale 2025 ez da soilik jaialdi bat: sormenaren ospakizun kolektiboa da, komunitatean izandako esperientzia artistikoa eta kultura lurraldearen bihotzetik bizitzeko gonbidapena.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:»Tabla normal»;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:»»;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:»Calibri»,»sans-serif»;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:»Times New Roman»;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;
mso-fareast-language:EN-US;}