Doraemonek eta Nobitak lagun berria dute. Fuuko deitzen da, herensuge txiki bat. Izatez, airez egindako izakia da, energia eolikoa guztiaren motorra den urruneko mundu batetik datorrena. Leku zoragarri hori Haizearen Harana da, eta, Doraemonek espazioan eta denboran zehar bidaiatzeko dituen asmakizunei esker, lagun-talde osoak herrialde magiko horretan amaitzen du. Haizearen Domatzaileak bizi dira Haizearen Haranean. Haizearen propietateak erabiltzen ikasi du herri horrek, eguneroko bizitzako alderdi guztietan errespetuz erabiliaz. Ordea, Tempestades gaiztoek guztiz aurkakoa defendatzen dute, eta Haraneko jende baketsuaren etsai amorratuak dira. Bi herriak aurrez aurre bizi izan dira antzina-antzinatik eta, orain, gatazka berriro lehertzeko zorian dago. Doraemonek, koadrilak eta Haizearen herriak ahalegin handia egin beharko dute Fuuko berreskuratzeko, hainbat arrisku saihesteko eta beren munduari bakea itzultzeko.
Japonia
Zuzendaria: Tsutomu Shibayama
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Doraemon. Haizearen jainkoak