Un blanco, blanco día, Hlynur Pálmason, Islandia, Dinamarca, Suecia, 2019, 109′
Galera baino gauza zuriagorik ez dago; edo egunsenti bat Islandian, ikusmenak zerua eta lurra bereizten ez dituenean. Han bizi da Ingimundur, Ingvar Sigurðssonek (Cannesko Kritikaren Asteko interpretaziorik onenaren saria) hezurmamitzen duen polizia-buru erretiratua, John Forden protagonista bezain gizatasun ukigarri eta harritsuarekin. Baina hau ez da western bat, erdigunean cowboy bakarti bat izan arren (ez hainbeste: aita eta aitona maitagarria da), suspensezko thriller bat baizik, non Ingimundur alarguna hildako emaztearen desleialtasuna susmatzen hasten den eta obsesio horrek bere bizitza iraultzen duen, Walter White zurbilduko lukeena. Hlynur Palmasonen bigarren luzeak erakusten du, tentsio eta xalotasunez, maitasuna heriotza baino hotzagoa izan daitekeela.