Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kultura Plazara! 2025: «Sangre y Klorofila» + «Arrorró» + «Batu»

agosto 24

2025eko Kultura Plazara! egitarauaren barne.

Ederra, landugabea, dotorea, sakratua… Horrela definitzen dugu paisaia, nahierara moldatuz eta haren esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta desiren bandera.

Sangre y Klorofila ikuskizunak inspirazio-iturri izan du Bixente Ameztoiren lana, paisaia amaitu, eta gure ideiak hasten diren muga hori bizileku bihurtzeko.

Ilargiaren eta gorputzaren artean, eskaintzen baina agindutakoa betetzen ez duen mundu baten balantza. Iraganeko ametsak zure kopetan lurreratu, eta etorkizuneko aharrausiak aireratzen dira horrela. Urrutiko ahots bat ilunpean, kontsolamendurik gabe kulunkan.

Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.

 

Local

Santa Maria Plaza (Gasteiz)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España