Denboran zehar bidaiatzea gustatuko litzaizuke? Ba, ikuskizun honetan, Dani Martínezek 2050. urtetik gaur egunera egiten du bidaia bat bere publikoarekin hitz egiteko eta kontatzeko zer aldatu den eta zer ezin den ahaztu etorkizunari begira. Remember ikuskizunak ikusleei beren bizitzako une ahaztezinak gogorarazten laguntzen die, izan ere, 2050ean une horiek desagertzeko arriskuan egongo dira, eta Dani-ren misioa izango da hori gerta ez dadin saiatzea. Nola egingo du?
Remember ikuskizun osoa da: kantua, dantza, inprobisazioa, parte-hartzea, teknologia, festa giroa eta sorpresa ugari eskaintzen ditu. Primeran pasatzeko modukoa da, bakarrik, lagunekin edo familiarekin joanda.
Iraupena
1 ordu eta 30 minutu.