Interpretazioa: Nerea Vesga, Adriana Bilbao
Musika zuzenean: Julen Achiary
Koreografia: Jon Maya, Adriana BIlbao, Nerea Vesga, Sharon Fridman (lankidetza berezia)
Nerea Vesgak eta Adriana Bilbaok sustraitik begiratzen diote arteari. Nerea Vesga bere tradizioaren, euskal dantzaren egungo begiradatik abiatzen da. Adriana Bilbao flamenkoaren iratxoak harrapatu zuen, eta hori da bere adierazpidea agertokian.
Bi dantza estilo irudikatzen dituzte, bi lengoaia, bi begirada garaikide sustraiei. Dantzaren bidez hitz egiten eta ulertzen dute elkar, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta. Sustraien eta identitatearen arteko ezberdintasuna ez da eragozpena; aitzitik, sustrai horiek zabaltzeko aukera bat dira.
Obrak mugimendu desberdinei buruzko hausnarketa egiten du. Nerea euskal dantzaren arintasunarekin, Adriana, beso adierazkorrekin eta takoiekin agertokia bere flamenkoarekin kolpekatuz.
Tradizioak berreskuratzen dituen elkarrizketa, horiek nola gerturatzen eta urruntzen gaituzten nabarmentzen duena, istorio partekatu bat, eta aldi berean, bakarra.