Zuzendaritza: Lucas Escobedo
Zuzendaritza eta konposizio musikala: Raquel Molano
Dramagintza: María Díaz, Lucas Escobedo
Antzezleak: Raquel Molano, Lucas Escobedo, Toni Guillemat, Paula Lloret, Irene Coloma Priego, Jesús Irimia (Xuspi)
Gure Farra-k ospakizuna, gozamena, lasaitzeko eskubidea, kultura, komunitatea aldarrikatu nahi ditu hiperaktibitatearen, gehiegizko lanaren, kontsumoaren eta gaur egungo abiaduraren kontra. Hitzaren, antzerkiaren eta musikaren balioa aldarrikatu nahi dugu irudimena garatzeko; kultura-ondaretik edan, ikuslearengan katarsia eragiteko, barrea pizteko eta adorerik ezaren aurrean kultura salbazio gisa goraipatzeko.
Farra hau aire freskoaren bafada bat izatea nahi dugu, bizitza ospatzen dugun festa bat, topaleku bat, elkartzeko, pozteko, barre egiteko eta dibertitzeko toki bat. Publikoa jolasteko eta ondo pasatzeko gogoz etortzen den antzerki bat.
Lucas Escobedo Konpainiak proposatzen duen Farra honek Urrezko Mendeko hainbat paisaia bisitatzera gonbidatzen gaitu, agian harriduraz deskubritzeko bidaia eszeniko hori gure denboraren koordenatuetatik ere mugitzen dela. Eten dezagun iraganaren eta orainaren arteko distantzia, aska dezagun gure fantasia, eta denok batera, handi eta txiki, elkartu gaitezen Farra-ra.