Flamenco Rímur proiektu musikal berritzailea da, Jeronimo Maya gitarrista flamenkoaren eta Reynir Del Norte gitarrista islandiarraren elkarlanetik sortua. Proposamenak flamenko tradizionala eta Islandiako abesti herrikoiak eta folklorikoak batzen ditu, ikuskizun berri bat sortuz. Eta Islandian zehar bi bira arrakastatsu eginez. Taldea Miguel Jimenez kantariak, Daniel Caballero dantzariak eta Einar Scheving perkusionistak osatzen dute. Jeronimo Maya flamenkoaren mirari handienetako bat da, eta generoko artista nagusiekin jo izan du oso gaztetatik.