Cargando Eventos

« Todos los Eventos

IP Innovative Pyrotechnik

agosto 10

IP Innovative Pyrotechnik, Stuttgartetik (Alemania) hurbil dagoen Ehningen-en egoitza duena, piroteknia artistikoaren arloan nazioartean ezagunenetakoa da. Joachim Berner-ek eta Ulrich Frick-ek 1994an sortu zuten enpresa, eta ospe handia lortu du ikuspegi berritzaileari eta efektu piroteknikoak abangoardiako musika, teknologia eta diseinu eszenikoarekin bateratzeko gaitasunari esker.

Formatu handiko ikuskizunetan adituak, IP Innovative-k AC/DC, Tina Turner eta The Rolling Stones bezalako artista ospetsuen biretan lan egin du, eta munduko piroteknia-jaialdi entzutetsuenetako batzuetan parte hartu du, besteak beste, Shanghai, Cannes, Montreal, Zurich eta Stuttgart-ekoetan. Gure lehiaketan ere behin baino gehiagotan parte hartu du, 1999an Urrezko Maskorra lortuz eta 2000 eta 2002an Brontzezko Maskor bana lortuz.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Local

Kontxako badia
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España