
Dantza-ikuskizuna familia osoarentzat. Erritmoa, mugimendua eta konexioa familia giroan. Gasteizen da Elektro Jaia! Rave desberdin bat, dantza elkarrekin konektatu, konpartitu eta familian gozatzeko zubi delarik. Mugimendua eta erritmoa murgiltze-esperientzia horren erdigunean egongo dira, zuzeneko DJ bat eta saioa gidatuko duten bi dantzari lagun. Dantza modu libre eta kolektiboan esploratzeko gonbitea duzu! Mugarik gabemugitzeko espazio bat, adin guztientzako tartea. Festa giro ederrean, musika libreki entzun eta dantzatu ahal izango dute, txiki eta handiek, mugimendu bidezko jolas dinamiketan parte hartu ere bai.
Ekimen hau 2024an sortu zen, Tabakaleraren Kameleoiak gara familia-programaren barruan. Orain, Atalak sareko kideen lankidetzari esker, Gasteizera iritsi da, Udal Antzokien Sarearen eskutik. Elektro Jaiak dantza eta mugimendua hainbat ikuslerengana hurbiltzeko apustuari eusten dio, gorputzaren eta soinuaren bidez elkarrekin egoteko modu berriak aztertuz.
Zatoz Elektro Jaian mugitzera, sentitzera eta partekatzera!