Musikaire 2025 jaialdiaren barruan.
Audience-ren disko berriaren izenburua oso esplizitua da, eta edukiaren deskribapen zehatza egiten du: “Bob Dylan berrikusia”. Diskoak XX. mendeko musika popularraren ikono handienaren 9 abestiren moldaketak jasotzen ditu. Moldaketak Xabier Payak Bob Dylan. 100 kantu libururako egindako itzulpenetan oinarritzen dira.
Diskoa aurkezteaz gain, kontzertuan beren ibilbide osoaren errepaso bat egingo dute, hasieratik gaur egunerarte.
- Kepa Elgoibar: Bateria
- Andoni Lauzirika: Baxua
- Gaizka Insunza: Ahotsa, gitarra
- Ruben Garatea: Akordeoia, teklatuak, ahotsa
- Ager Insunza: Ahotsa, gitarra, pedal steel-a, biolina