Santurtziko 2025eko Karmengo Jaien barne.
Bere hamargarren diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, Karibe aldeko doinu beroak eta Afrikako erritmoak uztartu dituzte. Oso gai potoloei ironikoki eta tonu baikorrean heldu diete Gatibukoek eta iragarri diguten etorkizun latzari aurre egiteko, bizipoz itzela transmititzen duten doinuak lortu dituz