Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Barakaldoko Jaiak 2025: Gari, Montxo eta Joselontxo

julio 14

Barakaldoko 2025eko Karmenak Jaien barne.

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen ikuskizuna

1995 ean sortu zen GARI, MONTXO eta JOSELONTXO pailazoak – TUTIK CLOWNS taldea. Zirkuko pailazoaren kontzeptu klasikoa gaurkotzea da talde honen helburua,  jatorrizko ezaugarriak aldatu gabe eta munduko iharduerarik serioenari, barrea eragiteari, seriotasun profesionala eman nahirik.

Hirukote hau “clown” batek (Garikoitz Muñoz) eta bi “augustok” (Ramón Irizar eta José Antonio Malvido) osatzen dute. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez, alemanez eta ingelesez aurkezten dituzte beren ikuskizunak.

Talde honek proposatzen duen pailazo-eredua gure inguruan nagusi direnen ezberdina da, esan bezala zirkuko pailazo klasikoak baitira.

Musikak garrantzi handia du taldearen ikuskizunetan, eta musikari trebeak dira taldea osatzen duten hiru lagunak. Saxoa, tronpeta, tuba edo bibolina bezalako tresna konbentzionalekin batera, zirkuan beti erabili izan diren  musika-tresna ezohizkoak ere jotzen dituzte, hala nola zerra musikala, kanpaitxoak edo eta zintzarriak.

Aipagarriak dira, era berean, ikuskizunetan erabiltzen dituzten jantziak, benetako pailazo jantziak, dotore eta ikusgarriak. Eskenografiak ere zirkua dakar gogora, talde honen ikuskizunak zirku-karpatxo baten aurrean ematen baitira. Benetako zirko handietan egin dute ere lan, ala nola Frantziako, Alemaniako eta Espainiako zirkotan. Euskal Herriko antzoki eta festa ugarietan ere izan dira eta ETB ko hainbat saioetan ere parte hartu izan dute.

Local

San Bizente parkea
Barakaldo, Bizkaia 013 España