Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Urmuga 2025: Zangoza/Zangotza

julio 22

2025eko Urmuga jaialdiaren barne.

Urmuga, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotzen duen jaialdia, uztailaren 11tik 31ra egingo dute aurten, Angulo menditik hasi eta Santa Graziraino.

Ohi bezala, mendi ibiliak eta musika emanaldiak, 25 kontzertu (Et Incarnatus orkestra, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester…), uztartuko ditu Urmugak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatuta.

Uztailaren 22an, Zangotzan, egun osoko egitaraua prestatuko dute:

  • 12:00: Rocaforteko gaztelua: Galo Santamariak, txalapartarekin harrera
  • 12:10: Josu Barragan arkeologoak orain arte bertan egindako lanaren emaitzak azalduko ditu
  • 12:40: Rocamador Dantza Taldeak Zangotzako Zortzikoa joko du Jasokundeko Andre Mariaren Elizako plazan
  • Ondoren, ongietorria, Rocaforte Mª Eugenia Pérez herriko alkatearen eskutik. Aitor Fernández Onekak gidatutako bisita Elizara margolanak aurkeztera. Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak, Aranzadik Rocaforteko ondare atzerriratuari buruz garatuko duen lanaren ildoak azalduko ditu.
  • 14.30: Bazkaria Frantzisko Asiskoaren iturrian Erromeriako bazkalondoa Peio Otanorekin.
  • 19:30: Ganbera kontzertua: Aralar Quartet, Asisko San Frantzisko iturrian.

Local

Rocaforteko Gaztelua
Sangüesa/Zangoza, Navarra 216 España