Bilboko 2025eko Aste Nagusiko eskaintza musikala osatzen duen hitzordu sendotuenetakoa bueltan da aurten ere: Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren Zikloa, 2025ean 26. ediziora iritsiko dena.
Guztira, zortzi kontzertu eskainiko dira, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, egunero 20:30ean, sarrera librea edukiera bete arte.
Urtero bezala, Atxuriko tenpluak harrera egingo dio publiko zabal eta askotariko bati, eta bertan bat egingo dute tokiko, estatuko eta nazioarteko taldeek. Zikloaren helburu nagusia musika klasikoa publiko berrietara hurbiltzea da, betiere errepertorioaren eta ikuspegiaren berrikuntzaren bidez.
Zikloa ZARUK bikotearen eskutik hasiko da abuztuaren 16an, «Hagadá» proposamenarekin: musika sefardiaren ibilbide librea biolontxelo eta gitarrarekin, ahozko tradizioa, musika klasikoa eta mediterranear ukituak uztartuz.