Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Gizakundearen Eliza): «Iragana betikotzen»

agosto 19

Bilboko 2025eko Aste Nagusiko eskaintza musikala osatzen duen hitzordu sendotuenetakoa bueltan da aurten ere: Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren Zikloa, 2025ean 26. ediziora iritsiko dena.

Guztira, zortzi kontzertu eskainiko dira, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, egunero 20:30eansarrera librea edukiera bete arte.

Urtero bezala, Atxuriko tenpluak harrera egingo dio publiko zabal eta askotariko bati, eta bertan bat egingo dute tokiko, estatuko eta nazioarteko taldeek. Zikloaren helburu nagusia musika klasikoa publiko berrietara hurbiltzea da, betiere errepertorioaren eta ikuspegiaren berrikuntzaren bidez.

Abuztuaren 19an, «Iragana betikotzen« proiektuak XX. mendeko euskal musikari omenaldia egingo dio: Aita Donostia, Hilario Olazaran eta Tomás Garbizuren lanak entzungo dira txistu, piano, biola eta sopranoaren eskutik.

Local

Gizakundearen eliza (Atxuri)
Bilbao, Bizkaia 020 España