Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Gizakundearen Eliza): Northern Cellos

agosto 21

Bilboko 2025eko Aste Nagusiko eskaintza musikala osatzen duen hitzordu sendotuenetakoa bueltan da aurten ere: Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren Zikloa, 2025ean 26. ediziora iritsiko dena.

Guztira, zortzi kontzertu eskainiko dira, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, egunero 20:30eansarrera librea edukiera bete arte.

Urtero bezala, Atxuriko tenpluak harrera egingo dio publiko zabal eta askotariko bati, eta bertan bat egingo dute tokiko, estatuko eta nazioarteko taldeek. Zikloaren helburu nagusia musika klasikoa publiko berrietara hurbiltzea da, betiere errepertorioaren eta ikuspegiaren berrikuntzaren bidez.

Abuztuaren 21eanNorthern Cellos laukote katalanak lehen aldiz joko dute Bilbon «Filmetako biolontxeloak« ikuskizunarekin: biolontxelo elektriko eta bateria lagun, 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko pop, rock eta zinemako klasikoak interpretatuko dituzte, ikus-entzunezko aurkezpen indartsuarekin.

Local

Gizakundearen eliza (Atxuri)
Bilbao, Bizkaia 020 España