Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilboko Aste Nagusia 2025 (Gizakundearen Eliza): Trio Philomène

agosto 23

Bilboko 2025eko Aste Nagusiko eskaintza musikala osatzen duen hitzordu sendotuenetakoa bueltan da aurten ere: Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren Zikloa, 2025ean 26. ediziora iritsiko dena.

Guztira, zortzi kontzertu eskainiko dira, abuztuaren 16tik 23ra bitartean, egunero 20:30eansarrera librea edukiera bete arte.

Urtero bezala, Atxuriko tenpluak harrera egingo dio publiko zabal eta askotariko bati, eta bertan bat egingo dute tokiko, estatuko eta nazioarteko taldeek. Zikloaren helburu nagusia musika klasikoa publiko berrietara hurbiltzea da, betiere errepertorioaren eta ikuspegiaren berrikuntzaren bidez.

Azkenik, zikloa Trio Philomène taldeak itxiko du abuztuaren 23anBiolina, biolontxeloa eta gitarra lagun, Mancini, Haydn, Sor, Jesús de Monasterio eta Sainz de la Mazaren ganbera errepertorioa eskainiko dute.

Local

Gizakundearen eliza (Atxuri)
Bilbao, Bizkaia 020 España