Dominique Legrand mago frantsesak Chon dinastiako laguntzaile txinatar bat du. Dominiqueren trebetasunak ez dio inbidiarik ematen Chin Choni, berak jakinduria eta buru-ahalmenak baititu, bene-benetakoak gainera. Gag eta gong kolpez, mendebaldeko eta ekialdeko magiek bat egiten dute parekorik gabeko ikuskizun original honetan.