KALEAN. Udako kultur egitaraua.
JAC ELECTRIC taldearen kontzertua.
JAC Electric blues-rock hirukotea Iban Larrebourek (bateria), Ritxi Salaberriak (baxua eta koruak) eta JACek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute. 4 urteko jardunaren ostean, taldeak bere lehen lan diskografikoa kaleratu du, bere alderik sortzaile eta pertsonalena laburbiltzen duena. Jatorrizko 7 kantuz eta bluesaren klasikoen 3 bertsioz osatuta, disko berriak “NOW” (“Orain” ingelesez) izena du eta taldea gaur egun denaren argazki gisa ulertzen da. Urte hauetan guztietan, bluesaren tradiziorik garbienean zentratuta egotetik, abesti irekiagoak konposatzera igaro da taldea, eta beste estilo batzuen mugak ukitzen dituzte, hala nola rockarena edo poparena.