Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kultura Plazara 2025 (Zumardiaundia): RÜDIGER + IZAKI GARDENAK

septiembre 12

Kultura Plazara 2025 (beste plazak) jaialdiaren barruan.

RÜDIGER

Felix Buff Beran (Nafarroa) bizi da 2013tik, eta bere musika-eszena oparo eta urduriaren oinordeko duina da. Izan ere, Willis Drummond, Duncan Dhu, Petit Fantôme, Botibol, Rafel Berrio, Joseba Irazoki eta Lagunak edo Atom Rhumba bezalako taldeak biltzen dituen espektro zabal batean bateria jotzaile gisa parte hartu du. Hala ere, zorioneko COVID pandemiaren etenaldia izan zen Rüdiger izeneko artista berri bat aurkitzeko aukera eman ziguna bere bakarkako debutaren eskutik, “Before It ‘s Vanished” (2020). Baina, batez ere, ahots berri bat oparitu zigun etenaldi ilun hark; gozoa, iradokitzailea eta ñabarduraz betea.

 

IZAKI GARDENAK

Lau urteko geldialdi baten ondoren, 2024an berriz martxan jarri da Izaki Gardenak, Orube izeneko diskoa argitaratu berri dute eta 2025aren hasieratik kontzertu bira arrakastatsu batean murgildu dira.

2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak. Urte hartan bertan argitaratu zuten Itsasargiak, bost kantuz osaturiko EPa. Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rockaren eta poparen arteko soinuak landuz, zer esaten den eta nola esaten den zainduz.

Local

Zumardiaundia
Tolosa, Gipuzkoa 071 España