Hammond organoa (David Cid), bateria (Daniel Pimenta) eta saxofoi tenorea (Pablo Maza).
Swing, blues eta jazz garaikidez betetako konposizio original zabala sortu du hirukoteak, urteetako kontzertuetan eta grabazioetan lotutako kimika eta esperientzari esker.
Taldearen ezaugarri nagusia bere soinua da, penintsulan berdinik gabea, azken hamarkada hauetan bere bilakaera markatu duten organoaren eta erreferente handien azterketari esker lortua, betiere jazzarekiko errespetua eta miresmena mantenduz. Pablo Maza, David Cid eta Daniel Pimenta musikariek beren eszenaratzearekin transmititzen duten maitasunak, emozioak eta energiak ikuslea harrapatzea eta publikoarengan esperientzia bizia eta egiazkoa sortzea lortzen dute.
Sarrera librea lekuak bete arte.