Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 2025

julio 19

Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko XIX. Pintura Lehiaketa uztailaren 19an, larunbatean, izango da, “300 urtetako eskulturak Gasteizko Zabalgunean: Errege-erregina godoetatik Wynton Marsalisera” gaiarekin.

Lehiaketa 09:00etan hasiko da. Identifikatu ondoren, parte-hartzaileak bakoitzak bere lana egiteko aukeratutako lekura joango dira. Lanak Gasteizko Zabalguneko ondare artistikoko eskulturaren bat islatu beharko du.

17:00etatik aurrera, Arkupeko pasalekuan egindako obrak ikusi ahal izango dira, eta 19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan sariak banatuko dira.

Lehen sariaren irabazleak 1.600 € jasoko ditu, eta bigarrenak, 1.400 €. Gasteizko margolarien artean ere bi sari banatuko dira, 1.200 € eta 1.000 €, hurrenez hurren.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/07/02 11:00
  • Noiz arte: 2025/07/17 23:59

Gehienez 55 parte-hartzaile onartuko dira. Aukeraketa egiteko, izenematearen hurrenkerari jarraituko zaio. 55 izen-emate baino gutxiago egonez gero, lehiaketaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira, aurreikusitako gehieneko parte-hartzaile kopurua iritsi arte. Horretarako ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da; identifikazio, zigilatze eta zenbaketa prozesuak dirauen bitartean.

 

Local

Rialiaren zabalgunea
Portugalete, Bizkaia 078 España