Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Partiturak praktikatuz»

septiembre 12 - septiembre 14

Tartar Kolektiboak (Jone Amezaga dantzaria eta Manu Gaigne musikaria) «Partiturak praktikatuz» 3 eguneko laborategi artistikoa egingo du Dantzagunean, irailaren 12, 13 eta 14ean. Helburua dantzari eta musikariekin «Remedios Vals» Tartar kolektiboaren obran oinarritutako partitura irakurri eta interpretatzea da, instrumenturik gabe, ahotsa eta gorputza erabiliz. Esprimentatzeko, inprobisatzeko eta jolasteko gune bat izan dadin nahi dute. Doako jarduera da.

Tartar Kolektiboa Jone Amezaga dantzariak eta Manu Gaigne musikariak osatzen dute. 2022an «Remedios Vals» obra transdiziplinarra sortu zuten, musika eta dantza uztartuz. Gero, obra horren inguruko partitura idatzi zuten, dantzari eta musikariei zuzenduta. Egun, partitura horren inguruko transmisioa nola egin ikertzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako ikerketa koreografikorako laguntzari esker.

Partitura hori bere praktika eta inpretazioaren bidez praktikan jartzeko, 3 eguneko laborategi artistiko bat egingo dute Dantzagunean:

Partituran notazio musikal ohikoa, idatzizko jarraibideak eta pieza honetarako guk sortutako notazio espezifikoa erabiltzen dira, dantzari eta musikari bati transmisio maila bera eman ahal izateko.  Irakurketa hau instrumentu gabe egingo da, soilik gorputza eta ahotsa erabilita. Esperimentatzeko eta inprobisazioarekin jolasteko gune bat izango da laborategi hau.

Honez gain, parte hartzaileekin partitura bidezko transmisioaren inguruko hausnarketa kolektibo bat irekitzea gustatuko litzaiguke.

NOIZ*: irailak 12, 13 eta 14.

ORDUTEGIA: hilak 12 (17:00-20:00), hilak 13 (10:00-17:00) eta hilak 14 (10:00-14:00).

NON: Gipuzkoako Dantzagunean, Errenteria (Pelotari Kalea, s/n).

NORENTZAT: musikari eta dantzarientzat.

IZENA EMATEKO (edo informazio gehiagorako): tartarkolektiboa@gmail.com 

PLAZA MUGATUAK!

* Interesa baduzu baina ordutegi / egutegiarekin arazorik bauduzu idatzi lasai!

Detalles

Comienza:
septiembre 12
Finaliza:
septiembre 14
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/12/partiturak-praktikatuz-/webkklik00-detalle/eu/

Local

ERESBIL – Musikaren Euskal Artxiboa – (ERESBIL eta Dantzagunea)
Alfonso XI, 2
Errenteria, Gipuzkoa 067 España