Zinema dokumentala, ez-fikzioa, errealaren narratibak… Fikziotik haratago dauden lengoaiak oso anitzak dira eta sormenerako bide berri ugari zabaltzen dituzte. Ikastaroan hauetako batzuk esploratuko dira. Atzoko eta gaurko zinemagileen lanak aztertuz, eta Maria Elorzaren esperientzia pertsonalaren bitartez, zinema dokumentalaren muina ulertzen eta, batez ere, proiektu propioak sortzen jardungo dira parte-hartzaileak.
Programa
Dokumentalaren historiaren eta generoen inguruko gainbegirada.
Ideiaren sorrera eta horri ekiteko estrategiak.
Dokumentalaren idazketa: gidoia eta eskaletaren papera.
Filmatzeko metodologiak.
Muntaketa: berridazketa prozesua.
Filma bukatu dugu. Eta orain, zer?