Ikastaro honetan ipuin baterako ilustrazioak sortzeko prozesua azalduko da: ilustratzaileak testua jasotzen duen unetik, zirriborroetara eta azken ilustrazioetara. Pertsonaiak zirriborroen bidez landuko dira: nolakoak diren fisikoki edo nola koka daitezkeen hainbat egoeratan.
Programa
Hasteko Aitziber Alonsok album ilustratuei buruz hitz egingo du ikasleekin. Album batzuk erakutsiko dizkie, estilo ezberdinetakoak, eta horien sortze prozesua nolakoa den azalduko die: ilustratzaileak testua jasotzen duen momentutik abiatuta, zirriborroak egin eta marrazkiak bukatu arte.
Ondoren, zirriborroen bidez, pertsonaiak landuko dituzte: nolakoak diren fisikoki.
Gero paisaiak landuko dituzte. Paisaiak nola marraztu erakutsi ostean, pertsonaiak nola kokatu azalduko die.
Parte-hartzaile bakoitzak gustuko duen liburu baten pasarte bat ekarriko du. Pasarte hori haur literaturako obra batena edo helduen literaturako obra batena izan daiteke.
Testua orrialdeka banatu ondoren, esaten duena aztertzen hasiko dira ilustratu ahal izateko.
Testua irudikatzeko, ilustrazioak egin eta horiek margotzeari ekingo diote ikasleek. Beti ere, koloreen eta testuren koherentzia bat bilatuz.