Opera ikusleen aurreko agertoki batean eta musika instrumentalaz lagundurik antzezten den drama abestu bat da. Antzerkiaren berezko elementuez antzezten da drama hori, hala nola eszenografia, jantziak edota aktuazioa bera. Hala ere, operaren letra abestu egiten da. Ikastaro honetan opera zer den, nortzuk osatzen duten eta harez nola goza daitekeen ikasiko da.
Programa
Operaren jatorria eta sorkuntza
Obren genesia
Libretista eta konpositoreak
Ahotsak. Analisia eta identifikazioa
Terminologia operistikoa
Monteverdi-tik Puccini-ra
Erromantizismoa 1. Rossini, Donizetti, Bellini
Erromantizismoa 2. Verdi, Puccini, Mascagni, Leoncavallo…
Egile garrantzitsuenen opera osoak ikustea