Postuetan, gehienak Euskal Herrikoak, argitalpen interesgarri ugari eskainiko dituzte azokako 40. edizio honetan.
Aurreko urteetan bezala, azokako saltokietan ohiko zirkuitu komertzialetatik kanpo dauden liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak eskainiko dira.