Cargando Eventos

« Todos los Eventos

MagialdiAraba 2025: egitaraua

agosto 28 - septiembre 14

MagialdiArabak hamaikagarren urteurrena beteko du. Lurraldeko 18 herritan egingo du bisita, eta ilusioa eramango du abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean. 

Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean gauzatuko den Magialdiaren atarikoa izango da. Bi jaialdien artean 25 programazio egun izango dira guztira.

MagialdiAraba, beraz, Arabako 18 herritan egingo da. Programa horren barruan egongo dira hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak, Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. 

Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira. MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin. 

  • Abuztuaren 28a    BERANTEVILLA          
  • Abuztuaren 29a    PIPAON          
  • Abuztuaren 30a    AZAZETA          
  • Abuztuaren 31    LANTZIEGO  –  GOIZEZ     
  • Irailaren 01a    URIBARRI GANBOA          
  • Irailaren 02a    ARTZINIEGA     –    ADINEKOAK
  • Irailaren 03a    GILLERNA          
  • Irailaren 04a    RIBABELLOSA     –     ADINEKOAK
  • Irailaren 05a    ESKUERNAGA          
  • Irailaren 06a    POBES          
  • Irailaren 07a    BERGANZO   –   GOIZEZ     
  • Irailaren 08a    LAUDIO          

Local

San Pedro Zarikete baseliza
Zalla, Bizkaia 096 España