Kay jenio – ero bat da, bere asmakizunez eta adimen mekanikoz beteriko mundu batean bizi dena. Bizitzan arrakasta izan nahi du. Urrats bat harago doa, eta mundu naturala eta artifiziala uztartu nahi ditu. Dena gaizki ateratzen zaio, haren mundua txoriburuz beteta baitago. Berak sortutako izaki mekanikoak matxinatu egiten dira. Gizateria robotitzatuarekin amaituko duen liskarra sortzen da, imajinatzen duzu? Gizakiaren eta makinaren arteko fusioari buruzko abentura distopikoa da.
Ameztu teatro konpainiak aurkezten du Kay, Robot.