«La Muestra de Metal, Pop-Rock Aste Nagusia» erakustaldiaren 38. edizioak jada kartela itxita dauka. Guztira 16 talde igoko dira Bilborock Aretoko eszenatokira abuztuaren 16tik (larunbata) 23ra (larunbata), eta programazioa 8 kontzertu bikoitzek osatuko dute, estilo, genero eta soinu anitzetan inspiratutako talde eta artistekin.
Ohikoa den bezala La Muestran, egunero bi kontzertu egingo dira: lehena 20:00etan hasiko da, eta hurrengoa ordubete geroago, 21:00etan. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
La Muestrak beti izan du bereizgarri «irekitasuna eta genero-aniztasuna«, eta estilo ugariko eskaintza zabala egiten du: metal, punk, hard rock, folk, blues, soul, rap, pop-rock, eta abar.
Aurten La Muestran parte hartzeko aukeratu diren 16 taldetatik, bostek euskara erabiltzen dute beren letretan, eta zazpik emakumezko kideak dituzte, 2024an bezala. Jatorriari dagokionez, bederatzi talde eta artista Bilbokoak dira, hiru Ezkerraldekoak, bi Eskumaldekoak, bat Astrabudukoa eta beste bat Basaurikoa.
Abuztuaren 17an (igandea), euskara izango da protagonista oholtzan LUR JOTA taldearen rockarekin eta ondoren DEIEDRAren folk rebeldearekin.