Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: Sidonie

julio 26

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Marc Ros (ahotsa, gitarra), Axel Pi (bateria), Jesús Senra (baxua)

Sidonie taldea 1997an sortu zen Bartzelonan. Lehenengo bi diskoak ingelesez egin zituzten eta, hirugarrenetik aurrera, gaztelaniaz eta katalanez kantatzen hasi ziren. Urte hauetan, Espainiako musika eszenako talde handienen artean irmotu da Sidonie, eta Espainiako indie eta pop-rockaren erreferente da orain. Bartzelonar hauek estudioko 11 disko argitaratu dituzte, eta eboluzionatu, aldatu, eraginak gehitu, indarrean eta egunean mantendu dira; gero eta zale gehiago erakarri eta Espainiako talde arrakastatsuen artean kokatu dira azken bi hamarkadetan.

Zuzenekoetan nonahi hedatzen dute energia agorrezina, abesti kutsakorrek eta askotarikoek lagunduta, eta, izan ere, beren kanta asko belaunaldi arteko irmo bihurtu dira: argitsuak eta malenkoniatsuak aldi berean, dibertigarriak eta dramatikoak, rockeroak eta poperoak, euforikoak eta introspektiboak, ganberroak eta serioak… eta, betiere, berehala ezagutzeko modukoak ¿konposizioak oso desberdinak izanda ere¿ darien kutsu pertsonal nabarmen horri esker.

 

Local

Keler Gunea (Zurriola Hondartza)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España