Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Roberto Tortuga, Baionan ezarria, musika ekitaldien eta Djen sustatzailea da. Hainbat kolektibo eta proiektutan ari da mugaren alde banatan, eta “Musika Beltza” maite du batik bat, zentzu zabalean eta 45 b/min formatuko biniloan. Bere saioetan Jazz, Soul eta Funk nahasketa aurkituko duzue. Bidaia musikal honetan 60ko eta 70eko hamarkadak zeharkatuko ditu, dantzako pisten garai loriatsuak atzera ekartzeko.
Jazz, Soul, Funk, Latin & Brasil biniloen bildumagilea. Kalian aretoko (Leioa) ConFUNKsion saio zoragarrien sortzailea. Soulero! kolektiboko kidea da, hiru hilean behin programatzen duena Bilbon, baita Global Funkekoa ere. Bere saio dotore eta dantzagarriek estilo piloa uztartzen dituzte dantzako musika beltz onenarekin. Oraingo honetan jazz dotore eta gozagarria izango du ardatz bere hautaketak.
Álvaro Grandaren bakarkako proiektua da, Reykjavik606 duoaren erdia ere; besteak beste Tenderlonious eta Ishmael Ensemble artistekin kolaboratu dute. Estudioko bere hiru albumek Gilles Peterson (BBC Radio, Worldwide FM), John Gomez (NTS Radio), Benji B (BBC Radio) eta Don Letts (BBC Radio) bezalako artista edo kuradoreen laguntza izan dute. Biniloen bildumagile amorratua, bere saioek estilo desberdinak zeharkatzen dituzte, tartean Afrobeat, Jazz, Funk, Disco eta Broken Beat.