Segovian jaio zen Isabel Aaiún eta ‘Potra Salvaje’ hit-arekin barneratu zen musikaren munduan. 12 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu abesti horrek (bere lehen diskoak ere izen bera du) eta, mundu mailan, abesti biralenen artean bigarren postura igo zen. Segoviarra artista bikaina da eta hitz zuzenak eta konprometituak jasotzen ditu. Bere melodien sustraiak herri-kulturan kokatuta daude eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Isabel Aaiún ‘Potra Salvaje’ bira prestatzen hasia da eta Gasteizen izango du geltokietako bat.