Mallabiko 2025eko Jaiak abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dira. Jaiak abuztuaren 14an hasiko dira, umeen egunarekin. Goizeko 11:30etik 13:00etara, Mallabiko trikitilariek kaleak girotuko dituzte, eta aldi berean, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, umeentzako haur parkea egongo da herriko frontoian eta parkean. Arratsaldeko 18:00etan, apar festa egingo da parkean. 19:00etan, txupinazoa botako da udaletxeko balkoitik, eta ostean, Hamarru elektrotxarangak kaleak animatuko ditu. 19:30ean, txokolatada egongo da plazan; eguraldi txarra eginez gero, parkeko aterpean. Gaueko 21:30ean, pilota partidu profesionalak jokatuko dira frontoian, eta 23:00etan, Lehian taldearen erromeria izango da plazan (euria bada, parkeko aterpean).