Irailaren 11n izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo dituzte parte-hartzaileek.
Parte-hartzea urririk izango da, eta interesik duen edonor joan daiteke. Horretarako, baina, izena-eman behar da irailaren 4rako, ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzita.