Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra: «Rachmaninoff / Bartok» (Bilbo)

abril 15, 2026

Nikolai Lugansky eta Serge Rakhmaninov nazioartean txalotutako binomioa da. Pianista errusiarrak bere herrikidearen obra bat interpretatzen duen bakoitzean gertakari bat izaten da, eta oraingoan bere partiturarik zailena izango du aurrez aurre, Rakhmaninovek berak, historiako pianistarik onenetako batek, 1909an interprete gisa zuen birtuosismoa erakusteko asmoz idatzi zuen Pianorako 3. Kontzertua. Pianismoaren mugarri honen aurretik, Rakhmaninoven aurreko belaunaldiko maisu Anatoli Liadoven Laku sorgindua poema sinfonikoaren inpresionismo liluragarria izango dugu. Bigarren zatian, Juraj Valcuha Houstongo Sinfonikoaren zuzendari titularrak beste kontzertu-lan bat aurkeztuko du, oraingoan bakarlariak anitzak izango diren arren. Europako gerratik ihesi Estatu Batuetara emigratu eta gutxira konposatutako Orkestrarako kontzertuan, Bartok XX. mendeko gailurretako batera iritsi zen orkestra baten soinu-aukeren esplorazioan.

  • Juraj Valcuha, Zuzendaria
  • Nikolai Lugansky
  • Euskadiko Orkestra

 

EGITARAUA:

A. Liadov
Laku sorgindua [8′]

S. Rakhmaninov
Pianorako 3. Kontzertua [39′]

B. Bartok
Orkestrarako Kontzertua [36′]

DATAK: 

  • Apirilaren 9an, 19:30ean, Donostian (Kursaal)
  • Apirilaren 10ean, 19:30ean, Donostian (Kursaal)
  • Apirilaren 13an, 19:30ean, Gasteizen (Jesus Guridi)
  • Apirilaren 14an, 19:30ean, Iruñean (Baluarte)
  • Apirilaren 15ean, 19:30ean, Bilbon (Euskalduna)

 

 

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España