Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): «Prokofiev / Tchaikovsky»

junio 5, 2026 - junio 9, 2026

Michal Nesterowicz Poloniak azken hamarkadetan eman dituen zuzendari garrantzitsuenen artean dago, errusiar errepertorioa menderatzeagatik eta, bereziki, Txaikovskiren musikarekin duen kidetasunagatik goretsia. Soinu unibertso hori izango da, hain zuzen ere, Euskadiko Orkestrarekin berriro elkartzearen ardatza. Boris Giltburg Moskuko pianojolea izango du lagun, Belgikako Elizabeth Erregina Lehiaketan saritua, Prokofieven Pianorako 3. Kontzertuari ekiteko, instrumentuaren dimentsio perkutiboari ere heltzen jakin zuen konpositore-pianista honek idatzi zituen bost kontzertuetatik lirikoena. Destinoaren nozioak zeharkatzen duen lan batek itxiko du Denboraldia: Piotr Ilitx Txaikovskiren 5. Sinfonia. 1888ko udan konposatua, bere sorrera prozesu latza izan zen, izan ere, egileak arkitektura sinfonikoa programa ezkutu batekin, eslaviar folklorearekin eta balletaren hizkuntzarekin bateratu nahi izan zuen, XIX. mendeko sinfoniarik berezienetako bat sortuz.

  • Michal Nesterowicz, Zuzendaria
  • Boris Giltburg
  • Euskadiko Orkestra

EGITARAUA:

S. Prokofiev
Pianorako 3. Kontzertua [27′]

P. I. Txaikovski
5. Sinfonia [44′]

DATAK: 

Local

Gasteiz, Iruña, Donostia eta
Bilbao, Bizkaia 020 España