Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Qoroq»

noviembre 16

  • Haurrak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

Prest al zaude zure zentzumenak desafiatu, eta mundu guztiz berri batera eramango zaituen esperientzia bat bizitzeko? Hemen da QOROQ, Kolektiv Lapso Cirk konpainiaren ikuskizun berritzaile bezain zirraragarriena.

Eszenografia minimalista dakarte: zurezko habe batzuk eta bi pertsona, ezerezetik sortzen eta eraikitzen. Besterik ez. Agertokia zurezko zati mikroskopikoz estalita dago, kortxo-aleez, hondarraren antzekoak. Basamortuan gaudela dirudi, edo uharte galdu batean. Agertokia erabat eraldatzen du horrek, eta ingurune berri bat sortzen: esploratu gabeko mundu bat, aukeraz betea.

QOROQ ez da beste ikuskizun bat. Esperientzia eraldatzailea da. Gure itxaropenak desitxuratu, eta mugarik gabeko sormen-mundu batean murgilduko gaitu, elkarlana eta jasangarritasuna erdigunean jarrita. Zalantzarik gabe, aho bete hortz utziko gaitu guztiok, bihotz-taupadak azkartuta.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

6 . %50eko deskontua familia ugariei.

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Kolektiv Lapso Cirk
  • Jatorrizko ideia: David Díez Méndez, Tomas Václavek
  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Kolektiv Lapso Cirk
  • Kanpoko begirada: Joan Catalá
  • Sorkuntza musikala: Sasha Agranov
  • Argiztapen-diseinuas: Joan Lavandeira, Maria Papadopoulos
  • Antzezleak: David Díez Méndez, Tomas Václavek, Sasha Agranov

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España