Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Va de Bach»

noviembre 2

  • Haurrak. + 5 urte. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

Amets bat da Va de Bach, eta ondorioz, ez du ohiko argudio- eta narrazio-egiturarik.

Ikuskizun berri honetan, irudien bidez sentsazioak piztu nahi ditu konpainiak, eta, azken finean, besaulki-patioan esertzen den oro harriduraz hunkitu, adina gorabehera. Aracaladanza konpainiak Bach-engana jo du, lan eszenikoaren inspirazio gisa. Helburua ez da soilik Bachen musikarekin —edozein alderdi, aldaera edo bertsiorekin— koreografiak egitea, baizik eta sormenezko unibertso batean murgiltzea, begiak zabaldu eta belarriak fintzen dituenak askatasunez imajina dezan.

Edertasun sortzailea baino gehiago da Bach. Perfekzio teknikoa baino gehiago. Sakontasun intelektuala baino gehiago. Oinarri musikala baino gehiago. Garbitasun espirituala eta erabateko irudimena da. Emozio bizia. Iraultza. Haren lana, mirarizkoa eta guztiz askatzailea, adore- eta inspirazio-iturri izan da hainbat artista belaunaldirentzat. Eta, jakina, dantzan ere arrastoa utzi du.

Sarrerak:

6. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Carolina Arija, Jonatan de Luis, Jimena Trueba, Aleix Rodríguez, Lydia Martínez, Carla Maró
  • Konpainia: Aracaladanza
  • Egilea: Enrique Cabrera
  • Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo

 

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España