Díptico: La puerta que falta y La habitación perdida antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.
Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. La puerta que falta piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. La habitación perdida piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.
Sarrerak:
20€. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: