Un sublime error lanak oinarri ditu Jan Lauwersen antzezlanetako pertsonaia galdu maskulino guztiak, Gonzalo Cunillek interpretatuta. Gizon baten erretratu intimoa, munduari harriduraz begiratzen diona ulertu gabe zergatik den bera ere mundu horren parte.
Jan Lauwers lanak bilaketa bat du abiapuntu: une bakoitzean duen kolaboratzailearen erretratu ahalik eta osatuena zirriborratzea. Bere ustez, garrantzi bera dute pertsonaiak eta hura hezurmamitzen duen pertsonak. Pertsonaiengan indibiduo gisa barneratzen da bete-betean, dibertsitateari eta identitateari buruzko dogma garaikideak gainditzeko modua bilatuz beti. Giza izaera lehen lerrora dakar, erdigunera. Porrotak, maitasunak, borrokak eta arazo handi zein txikiek leku berezia hartuko dute beti.
Estreinaldia Euskadin.
Sarrerak:
18€. Kontsultatu deskontuak
FItxa artistikoa: