Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Dyptich: The Missing Door eta The Lost Room»

diciembre 5

  • 19:30 – 20:30
  • Teatro Félix Petite (Ibaiondo Gizarte Etxea)
  • Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik

Belgikako konpainia ospetsua Gasteizera dator azkenean, Nazioarteko Jaialdiaren 50. ediziora.

Díptico: La puerta que falta y La habitación perdida antzezlanean, pertsonaiek ezin dute inguratzen dituzten espazioetatik ihes egin. Ideal baten bila abiatu ziren, amets batekin eta itxaropenez beteta. Baina noraezean dabiltza, labirinto misteriotsu eta makabro batean galduta. Errealitatearen eta irudimenaren artean bizi dira, helmuga ziurgabe batera bultzatzen dituzten indar naturalek gidatuta. Gabriela Carrizok eta Franck Chartierrek mundu beldurgarri bat sortu dute, iluna eta itxia, Peeping Tom konpainiak ohikoa duenez. Baina aldi berean, mugimendua eta performancea nagusi dituen lengoaia batera ekarri dituzte piezak, lengoaia bakarra eta muturrekoa.

Diptikoaren zati bakoitzak girotze bat du, eta filmazio-set bat dakarte gogora. La puerta que falta piezan, irekitzen ez diren ateez betetako gela edo korridore bat. La habitación perdida piezan, itsasontzi bateko gela bat, pertsonaien barne-mundua erdigunera ekartzeko. Piezen arteko eszenografia-aldaketak begi-bistan egiten dira eta obran integratuta daude, zuzeneko zinema-muntaketa batean bezala.

 

Sarbide mota

20. Kontsultatu deskontuak

Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16

Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara

Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)

Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Informazio gehiago

Artistak: : Konan Dayot, Fons Dhossche, Lauren Langlois, Panos Malactos, Alejandro Moya, Fanny Sage, Eliana Stragapede, Wan-Lun Yu

Konpainia: Peeping Tom

Egilea: Gabriela Carrizo, Franck Chartier

Laguntzaile artistikoa:  Thomas Michaux

Jantziak: Yi-Chun Liu, Louis-Clément da Costa

Argiztapena: Tom Visser

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 50. Nazioarteko Antzerki Jailadiaren Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España