Lau pieza, sareko hiru antzokietan segidan antzeztuko direnak. Batetik bestera mugituko gara, oinez egingo ez den ibilbide batean, eta hasierakoa ez den beste puntu batean amaituko dugu.
Ante todo, Bomba Shangai. Carmen San Esteban & La Claqueta
Inolako lotsarik gabe, hemen da: haren barrea dir-dirka, haren manerak, haren grazia, erritmoa eta kurba amaigabeak, haren argi-ilunak eta Lauren Bacallen ahots urratua… BOMBA SHANGHAI du izena. Ikuskizunen negozioan ibili izan da betidanik… Baina, egia esan, bere bizitzak gehiago izan du ikuskizunetik, negoziotik baino. Ez da inongo gizonen menpe egon, ez ama ez emazte izan. Emakume librea da, independentea, sexualki askea eta egungo gazte gehienak baino modernoagoa. Zatoz, Bomba Shanghaik dena kontatuko dizu, belarrira… Eta, bide batez… Zer da kotizazio-urteen kontu hori?
Diario del enemigo. El mono habitado
Abiapuntua, krimen bat: Severino H.-ren gorpua. Eta susmagarri-zerrenda amaigabea… Izan ere, Severino zentsuratzailea zen. Kulturaren etsai horren egunerokoaren bidez, bere bizitza luzeko gertaera beldurgarriak ezagutuko ditugu. Ustezko ordenaren eta duintasunaren alde, gillotina ezker-eskuin erabili zuen pertsonaia inozoa.
Algo muy tocho. Pez Limbo
Eduardok “herdoilduta” ikusten du bere burua. Ez da aspaldian agertokira igo. Ohartu gabe, beharrezkotzat zituen erantzukizunak hartzen joan da, hala nola administrazio kontuak, teknikoak eta komunikaziokoak, eta ekoizpenaren arlora jo du pixkanaka.
Andres ez da sorkuntza-prozesuetatik aldendu, baina ez du jakin bere lanari probetxurik ateratzen. Emaitza: ordainik gabeko lan eskerga. Ospatzeko eta partekatzeko, work in progress batera gonbidatuko dute publikoa.
Máquina Mística. iara Solano Arana
Zeure buruarengandik oporrak hartu nahi izan dituzu inoiz? Maiz sentitzen duzu bizi duzun errealitatea posible denaren simulazio txiki bat dela, besterik ez? Heriotzaren ondoren bizia dagoela uste duzu? Vithera Labsek Máquina Mística-n parte hartzera gonbidatzen zaitu: azterketa kliniko introspektibo bat, esperientziaren mugak zalantzan jarri, eta gure buruaren eta gorputzaren izaeraz hausnartzeko.
Sarrerak:
15€. Laku mugatua. Kontsultatu deskontuak
Máquina Mística. Sleepwalk Collective
Ante todo, Bomba Shangai
Algo muy tocho. Pez Limbo