Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: «Vulcano»

noviembre 14

Vulcano antzezlanak familia baten istorioa du hizpide, iraganeko trauma bat gainditu nahian dabilena: haien etxea kiskali zuen sutea, ondorio tragikoekin.

Gertatu zena berreraikitzen saiatuko dira berriemaile bat eta kamerari bat. Kontakizun ezagunak ustekabeko dimentsioa hartuko du, egiaren kontzeptua aldatu, eta gertakarien ustezko jatorrizko bertsioa zalantzan jarrita.

Nola kontatu trauma bat? Zer gertatzen da aitorpen intimo bat erakargarri bihurtzen denean? Gure esperientziek gehiago balio dute kontakizun baten parte direnean? Norbait begira dugunean?

Non dago muga, besteen minarekiko benetako interesaren eta morboaren artean?

Zer gertatzen da biktimen eta errudunen arteko muga argia ez denean?

Victoria Szpunberg eta Andrea Jiménezen arteko topaketatik sortu da Vulcano. Topaketa artistiko, pertsonal eta intelektuala, antzerkigintzaren eta zuzendaritzaren arteko mugak arakatzeko nahia partekatzeko. Hala, lan-metodologia bat bilatu dute, antzerkiari buruz bakoitzak duen ikuspegiaren artean benetako elkargune bat erdiesteko.

Estreinaldia Euskadin.

Sarrerak:

  • 20. Kontsultatu deskontuak
  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Pilar Bergés, Iván López Ortega, Albert Ribalta, Eneko Sagardoy, Macarena Sanz
  • Konpainia: CDN
  • Egilea: Victoria Szpunberg
  • Zuzendaritza: Andrea Jiménez
  • Eszenografia: Judit Colomer

 

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España