Nacho Duato koreografo ospetsua berriz ere datorkigu bisitan, oraingo honetan, talentu gaztez osatutako konpainiaren buru gisa. Bere lan ospetsuenak berpiztuko ditu, eta bere sorkuntza berria aurkeztuko.
Gnawa lanak liluratu egingo gaitu bere indar, dotorezia eta espiritualtasunarekin, Nacho Duatok bere sustraietan, arbasoen herentzian eta Mediterraneoarekin duen lotura intimoan sakondu baitu.
Esklaboen etsipena, mina eta sufrimendua mugimendu bihurtuko dira Liberté lanean, giza eskubideei buruzko kontzientzia kolektiboa pizteko deia egitearekin batera.
Lan nabarmenen artean dago Na Floresta, oihanaren edertasuna eta folklorea birsortzen dituen triptiko musikala.
Urrezko amaiera Cantus izeneko sorkuntza berriak emango du. Berezko duen talentuarekin txundituko gaitu, bere lengoaia koreografikoa Kart Jenkinsen musika boteretsuarekin batuta. Konpainia gaztearentzat sortutako lan honek hizpide ditu gatazka beliko baten izugarrikeriak, gerraren erdian harrapatutako gazteen ikuspegitik. Hala, indarkeriak eta suntsipenak haien bizitzetan duten eragina erakutsiko digu.
Sarrerak:
20 €. Kontsultatu deskontuak
Fitxa artistikoa: