Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Manex Beristain Agirre: «Tximeletaren bidaia»

septiembre 24

Heriotza eta doluari buruzko saioa izango da.

Ipuin kontaketa saioa kandelaren argia piztuz hasiko da, gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galdera desberdinei lekua eginez eta kultura desberdinetan heriotzari nola begiratzen zaion begiratuz.

Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortuko da, eta haurrek dakartenari lekua egingo zaio. Amaitzeko, sorturiko oroimen eta emozio guztiak jasotzeko dinamika polit bat egingo da.

Adin tartea: 6-12 urte. Umeak arduradun batekin joan behar dira, eta sarrera erosi behar dute.

Local

Kotxepin Kultur Etxea – (Plaza)
Elizondo Auzoa 22
Lemoa, Bizkaia 055 España