Kontzertu pedagogikoa
Adin tartea: 2-12 urte. Umeak arduradun batekin joan behar dira, eta sarrera erosi behar dute.
«Eko izaki magikoa da, eta musikaren eta kantuaren bidez aurre egingo die itsasoari eragiten dioten arriskuei. Publikoarekin eta gure musikariekin batera, kutsaduraren, itsas ekosistema betetzen duten plastikoen eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen ikasiko du, arazoak eta horiek izan ditzaketen konponbideak azalduz. Umorean murgildurik, kantua, gorputz-perkusioa eta talde-lanaz baliatuz, itsasoari laguntzen eta naturarekin harmonian bizitzen ikasiko dugu».